2014/11/14

Konpetentzia emozionalak

Adimen emozionala definitu eta bere ezaugarri nagusiak aipatu ondoren, pentsamenduarekin duen erlazio zuzena erakutsi nuen Vimeoko bideo bati esker. 

Gaurkoan, aurkitutako artikulu interesgarri bat dakart. Adimen emozionalarekin zerikusia duten hainbat arlo landu arren, pertsona batengan adimen emozionala lantzeko garatu beharreko konpetentzia emozionalak zeintzuk diren adierazten dira. 




Hona hemen adimen emozionala lantzeko garatu beharreko bost konpetentziak: 

1. Kontzientzia Emozionala
Konpetentzia honetan autoezagutza garatzea litzateke garrantzitsuena. Baina zer da autoezagutza?

Autoezagutza, norberak bere burua ondo ezagutzean datza. Norberak zein trebetasun dituen, trebetasun horiek ahalik eta gehien landu eta azaleratzeko; eta zein ahulezi dituen, ahulezi horiek ahalik eta gehien landuz konpentsatzen joateko. Autoezagutza hainbat egoeren aurrean sentitzen duguna identifikatzeko ahalmena izatean datza, identifikatzen dugun emozio hori zergatik sortu den, eta baita zerk eragin duen ere.


2. Erregulazio Emozionala
Gure emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da. 


3. Autonomia Emozionala:
Norberak bere burua gobernatzeko ahalmena izatean datza. Horretarako, ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:

  • Autoestimua.
  • Jarrera baikorra.
  • Erantzunak hartzen jakitea.
  • Arau sozialen analisi kritikoa egitea.
  • Laguntza eta baliabideak bilatzea.
  • Autoefikazioa emozionala.

4. Trebetasun Sozio-Emozionalak:
Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna da. Honetan ere ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
  • Oinarrizko trebetasun sozialak.
  • Gainerakoekiko errespetua.
  • Entzute aktiboa.                            
  • Emozioak konpartitzea eta enpatia.
  • Portaera prosozial eta kooperatiboa.
  • Asertibitatea.

5. Bizitzarako Trebetasunak:
Egunero-egunero suertatzen zaizkigun zailtasunei aurre egiteko garatzen ditugun estrategiak izango lirateke:
  • Bizitzarako trebetasunak.
  • Arazoak identifikatzea.
  • Helburuak finkatzea.
  • Gatazkak konpontzen jakitea.
  • Negoziazioa.
  • Ongizate subjektiboa.




Arestian aipatutako moduan, artikuluan adimen emozionalari buruzko hainbat gai desberdin lantzen dira. Gehiago jakin nahi ezkero, artikulua linka usten dizuet eskegita:http://www.ttiklik.com/blog/2012/02/29/adimen-emozionala-zer-da-zergatik-landu-behar-dugu/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina